Egitaraua
Bagilak 27, zapatua
10:00 – Arratiako Artetxeren jota (Larraitz Artetxe eta Sabin Bikandi).
11:30 – Erregelak: dantzaria eta musikaria jolasean, elkarren atzetik eta elkarri tiraka (Luken Aranburu).
17:00 – Fuente Alamoko Bolero Eskolea (Pedro Jose Leandro).
18:30 – Jota Galiziatik (Sergio Cobos).
22:30 – Afalosteko jantzaldi-erromerea AIKO taldeagaz.
Bagilak 28, domekea
10:00 – Tangoa Euskal Herrian (Ines Uriarte).
11:00 – Jota eta fandangoaren estandarizazinoa (Patxi Laborda).
Tailer, emonaldi eta topaketen bidez, Euskal Herriko eta inguruko hainbat jantza-tradizino ezetuteko aukerea izango dabe parte-hartzaileek. Antolatzaileen esanetan, kultura-ondare immaterialaren etorkizuna haren transmisinoan dago, eta horregaitik prestatu dabe ikasteko, praktiketako eta esperientziak partekatzeko astegoiena.
Izena emoteko epea bagilaren 20ra arte dago zabalik AIKOren webgunean. Plaza mugatuak dira eta astegoien osoko matrikuleak 60 euroko kostua dauka. Halanda be, 18 eta 30 urte bitarteko gazteek doban parte hartu ahal izango dabe, belaunaldi barrien parte-hartzea eta ondarearen transmisinoa sustatzeko helburuagaz.