POLITIKEA

Areatzako Emakume Abertzale Batzaren bilera irekia

Ager Barragan 2026ko ekainaren 11

Emakume Abertzaleen Batza

Areatzako EAJ-k Emakume Abertzale Batza berreskuratu gura dau herrian eta horregaitik gaur, hilak 11, bilera irekia antolatu dau Batzokian arrastiko 19:00etan.

Emakume Abertzaleen Batza 1922an Bilbon sortu zan eta Irlandan egoan Cumann na mBan alkartean oinarritutako, EAJko andra alkarte sozialista da. Karmele Errazti idazlea izentau eben lehenengo presidente, baina bakarrik 17 hilabetez egon zan EABko buru modura, Miguel Primo de Riverak bere diktadura-aldian taldea ilegalizau eban-ta. 1931 barriz agertu zan EAB, berezko autonomia lortu eta Hego Euskal Herri osora zabaldute lortu eban taldeak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!