Goizeko 09:00etan urtengo dira Otxandiorantza urtekeran izena emoten dabenek eta Hontza Extrem parkean dagozala ibilbide bi egiteko aukerea eukiko dabe. Lehenengoa 8 urtetik beherakoentzat bakarrik izango da eta bigarrena barriz 8 urtetik gorakoentzat. Goiza abenturaz beteta pasau ostean, Landara joango dira arrastia pasetan. 18:00etan Areatzara bueltea egingo dabe.
Urtekerearen prezioa 22 eurokoa da nagusientzat eta 19 eurokoa umeentzat, autobusa eta abentura parkearen prezioak barne eta izena emon gura dauanak 627 021 082 (Maitane Campo) edo 676 215 397 (Ibai Milikua) telefono zenbakira deitu beharko dau bagilaren 12a baino lehenago.