TXAPELKETEA

VII. Tortilla Txapelketea Areatzan

Ager Barragan 2026ko ekainaren 4a

Berbalagun taldeak VII. Tortilla Txapelketea antolatu dau gaurko, hilak 4, Areatzako udaletxeko arkupeetan.

17:30ean izen-emotea zabalduko da eta 19:00etan izango da talde bakotxak egindako tortillearen aurkezpena. Parte hartzean dauan talde bakotxak tortillak egiteko beharrezko osogaiak eroan beharko ditu. Antolakuntzatik jentea parte hartutera animetan dabe musikea, sariak eta giro bikaina egongo dala ziurtatuz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!