JUBILADUAK

Txokolatea eta jantzak Areatzan

Ager Barragan 2026ko maiatzaren 27a

Areatzako Uparan Jubilatuen eta Pentsiodunen Elkarteak txokolatadea eta jantza-saioa antolatu dau gaur, hilak 27, arrastiko 18:30ean.

Sarrera debalde eta publikoa izango da, beraz, edozein herritar hurbildu ahalko da mokautxoa jan eta jantza egitera. Jubiladuen alkartetik adierazo daben moduan, txokolatea jatea, barre egitea eta jantza egitea ona da osasunerako eta horregaitik antolatu dabe gaurko saioa jubiladuen lokalean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!