UDALEKUAK

Areatzako udaleku irekiak 2026

Ager Barragan 2026ko maiatzaren 26a

Zabalik dago aurtengo Areatzako udaleku irekietan izena emoteko epea maiatzaren 31era arte.

Aurten txanda bi egongo dira. Lehenengoa bagilaren 22an hasiko da eta 26ra arte iraungo dau eta bigarrena barriz, bagilaren 29an hasiko da eta garagarrilaren 3an amaitu. Egun horreetan, 2014 eta 2022 urteen artean jaiotako ume eta gazteak, goizeko 09:00etatik 14:00etara arte egongo dira udalekuetako saioetan.

Udalekuetara apuntau gura dabenek modu bi eukiko ditue, hau da, aste bat edo aste biak aukeratu ahalko dabe. Aste bateko prezioa 50 eurokoa da eta familiako beste ume bat apuntau ezkero bigarren horrek 37,50 euro ordaindu beharko ditu. Aste bietan joan gura dabenek barriz 80 euro ordaindu beharko dabez eta familiako beste bat joan ezkero, bigarren honek 62,50 euroko prezioa eukiko dau.

Izena emoteko egin klik hurrengo estekan: Areatzako udalekuak 2026. Gitxienez 20 ume apuntau beharko dira udalekuak antolatuteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!