IKUSKIZUNA

‘Akelarre’ pailazo ikuskizuna Areatzan

Erredakzinoa 2026ko maiatzaren 22a

Virginia Imaz Areatzan izango da gaur, hilak 22, Akelarre ikuskizunagaz. Jubiladuen alkarteak antolatu daua eta edadismoaren inguruko sensibilizazino ekintzen barruan sartuten dan emonaldia 18:30ean hasiko da udaletxeko Areto Nagusian.

Oihulari Klown konpainiaren sortzaileetako bat eta euskal clown munduko izen ezagunenetako bat da Imaz. Urte askotan zehar umorea, feminismoa eta kontakizuna buztartu ditu bere lanean, publikoagaz hartu-emon estua eta gertukoa sortuz. Akelarre antzezlanean, Pauxa personaia ezagunaren bidez agertzen da taula gainera; sorgin aprendiz moduan, ikus-entzuleak erritu berezi baten parte izatera konbidetan ditu.

Ikuskizunak umorea eta samurtasuna baliatzen ditu hainbat gairi heltzeako, besteak beste sorginkeriari, bildur kolektiboei, andren kontrako jazarpenari eta historian zehar andrek jasandako zapalkuntzeari. Clownaren hizkuntzearen bidez, barre egiteko aukerea emoteaz gain, hausnarketarako tartea be zabaltzen dau. Gazte zein helduei zuzendutako proposamena da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!