Eguerditik hasita, inguruko eragileak ezetuteko ibilalditxoa egingo dabe, eta ostean bazkaria izango da. Arrastian herritik poteoa eta jolasak egongo dira, eta gauean kontzertuakaz amaituko da jaia. Antolatzaileek azaldu dabenez, urteurrena herriko eta inguruko gazte eta eragileen topagune izatea da helburua.
Eguneko egitaraua:
· 12:00etan, harrerea gaztetxean.
· 12:30ean, eragile desbardinak ezetuteko ibilbidea: Areatzako Harrera Etxean, Kiñu Gazte- txea, Batu Elkarlaguntza Sarea, Orratzak talde feministea.
· 15:00etan, bazkaria. Gero, bazkaloste girotua.
· 17:30ean, poteoa eta jolasak.
· 22:00etan, kontzertuak: Labar eta Acido folkloriko. Gero, DJ Lamin.