BATZARRA

Kintoen Eguna antolatzeko batzarra Areatzan

Erredakzinoa 2026ko maiatzaren 6a

Areatzako Kintoen Eguna antolatzeko bilerea deitu dabe maiatzaren 8rako. “Kintoak antolatuteko eta ekintzak adostuteko bilera” izenburupean, herritarrei zuzendutako hitzordua 17:30ean izango da udaletxean.

Antolatzaileek herriko kinto guztiak animau gura dabez parte hartzera, ekintzak batera pentsau eta antolatzeko. Kartelan adierazoten danez, ideakaz joateko konbitea luzatu dabe, ekarpen guztiak kontuan hartzeako asmoz.

Batzarrean aukerea egongo da kintoen artean hartu-emonak sendotzeko eta Kintoen Egunean egingo diran jarduerak adosteko. Parte-hartzea funtsezkotzat jo dabe antolatzaileek, egitasmoa guztion artean osotzeko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!