JANTZAK

Areatza musika eta jantzaz beteko dau Aikok bagilean

Ager Barragan 2026ko maiatzaren 5a

Aiko Kultur Elkarteak, Areatzako Udalaren laguntzeagaz, Arratiako Ondare Astegoiena ekimena antolatu dau, bagilaren 27 eta 28an Areatzan egingo dana.

Ondare ezmateriala eta honen transmisinoa izango dira jardunaldien ardatzak: "Gure kultura partekatuaren adierazpen bizia, komunidadea lotzean dauana eta belaunaldiz belaunaldi transmitiduten dana". Ondarea erakusteko bakarrik ez, bizi, partekatu eta transmitiduteko dala sinistituta, jantzen gaineko ikastaro eta jarduera ugari antolatu ditue.

Tailerrak, emonaldiak, erromeriak eta topaketak egingo dira eta daborduko, izen-emotea badago zabalik aiko.eus webgunean. Plaza mugatuak dira eta ikastaro guztietan parte hartzeako matrikuleak 60 euroko kostua dauka. Ha-ta guztiz be, eta transmisinoan eragiteko helburuagaz, Aikok doban eskainiko ditu ikastaroak 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzako.

Egitaraua 
Bagilak 27, zapatua 
· 10:00etan, Jota Galiziatik (Sergio Cobos). 
· 11:30ean, Jota eta fandangoaren estandarizazioa (Patxi Laborda). 
· 17:00etan, Fuente Alamoko bolero eskolea (Pedro Jose Leandro). 
· 18:30ean, Erregelak: dantzaria eta musikaria jolasean, elkarren atzetik eta elkarri tiraka (Luken Aranburu). 
· 22:30ean, afalosteko jantzaldi erromeria Aikopekogaz. 

Bagilak 28, domekea 
· 10:00etan, Tangoa Euskal Herrian (Ines Uriarte). 
· 11:00etan, Arratiako Artetxeren jota (Larraitz Artetxe eta Sabin Bikandi).

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!