JAIAK

Karpoko jaiak, denporaldiko lehenengoak

Ager Barragan 2026ko apirilaren 28a

Astegoien honetan, hau da, maiatzaren 1etik 3ra ospatuko dira Areatzako Karpoko jaiak kirol, lehiaketa gastronomiko, azoka, musika eta umeentzako ekintza artean.

Aurtengo denporaldiko lehenengo jai garrantzitsua astegoien honetan ospatuko da, Karpoko jaiak, Areatza osoa girotuko daben arren. Modu berezian hasiko dira jaiak, txupina Upo gauez igon eta bajatuko dauan Gautxori lasterketea hasteagaz batera botako da-ta, maiatzaren 1ean 21:30ean. Egun nagusia barriz zapatua izango da, hilak 2, azoka eta beste ekintza ugarigaz. Domekan, Upo, Topotin eta Bartolina txikiren emonaldia egongo da.

Behi bako azokea 
Aurten ez da behirik egongo Euskal Autonomia Erkidegoko herrietako azoketan eta horren arrazoia da Eusko Jaurlaritzeak eta foru aldundiek ezarritako debekua. Neurri prebentiboa da, Dermatosi Nodular Kutsakorra (DNK) gaixotasun birikoa atzeman dalako; gatx horrek behiaziendeari eragiten deutso.

Hemen egitarau osoa:

Maiatzak 1, barikua 
· 21:30ean, Upo Galapan Gautxori mendi lasterketea.

Maiatzak 2, zapatua 
· Paella eta Gisadu Lehiaketak errekako paseoan. 
· 09:30ean, Upo Galapan 15K mendi lasterketea. 
· 10:00etatik 13:30era, Ganadu, Artisau eta Ekoizle Azokea.
· 12:30ean, Areatzako Bandaren kontzertua Arratiako Musika Eskolako ikasleakaz batera. Eskolako aterpean. 
· 14:00etan, Paella eta Gisadu Lehiaketen aurkezpena. 15:00etan, bazkari herrikoia. 
· 17:00etan, plastikuzko ahate lasterketea. Errekan. 
· 18:30ean, Giza proba desafioa. Goikokalen. 
· 20:00etan, Orkresta Elektrotuna.

Maiatzak 3, domekea 
· 11:30ean, Areatzako ume jantzarien emonaldia. Plazan. 
· 12:30ean, Upo, Topotin eta Bartolina txikiren Tronpeta magikoa ikuskizuna. Plazan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!