Txapelketea maiatzean eta bagilean jokatuko da, eta final handia Areatzako jaietan egingo da. Lehiaketea bikoteka izango da, bikote mistoetan, eta parte hartzeako baldintzen artean dago 16 urtetik gora izatea, bikotean gitxienez partaide bat Areatzakoa izatea. Teniseko peloteagaz jokatuko dira partiduak.
Ekimenak kirola, giro ona eta herriko jaietarako motibazino berezia buztartu gura ditu.
Izena emon gura dabenek maiatzaren 3a baino lehen egin beharko dabe, Saioagaz (615 731 182) edo Iratxegaz (659 284 183) hartu-emonetan jarrita.
Lehen edizino honek harrera ona izatea espero dabe, eta Areatzako jaietan jokatuko dan finalak ikusmina sortzea gura dabe. Frontoiaren bueltan lehia eta festa giroa batuko dira, beraz, udabarriko hitzordu erakargarria izango da herriko kirolzaleentzat.