Areatza Musik & Beer jaialdiak maiatzaren 28an, eguena, hitzordu berezia izango dau Garena jatetxean. 19:00etatik aurrera, gastronomia, garagardaoa eta musikea buztartuko dituan saioa eskainiko da: lau mokautxo eta lau garagardao artisau dastatzeko proposamena, zuzeneko musikaz lagunduta.
Ekimenak Basque Beer-eko taldearen eta Garenako Julen Baz eta Peli Perez de Anuzita eta lantaldearen parte-hartzea izango dau. Aurten, gainera, konbidau berezia izango da Sergi Estella, one-man band formatuan blues, folk eta rock doinuak ekarriko dauzana, bere kabuz sortutako tresna bereziakaz.
Antolatzaileek azaldu dabenez, helburua jaialdiari hasikera berezia emotea da, hurreko giroan musikeaz, janariaz eta garagardaoaz gozatzeko espazioa sortuz. Txartelak 40 euroan eskuratu ahal dira Areatzako Bainuetxean edo 637 757 335 telefonoan erreserbea eginda. Ekitaldi honek bidea zabalduko deutso maiatzaren 29an eta 30ean egingo dan jaialdiaren bederatzigarren edizinoari.