MUSIKEA

Mikrofono irekiko emonaldia egingo da Areatzan

Ager Barragan 2026ko apirilaren 21a

Barikuan, hilak 24, egingo da Eszenatokia Zuretzako ekimena, 19:00etan Areatzako Arragoeta plazan.

Areatzako Udalaren ekimenez, hilaren 24an, barikua, Eszenatokia Zuretzako mikrofono irekien emonaldia egingo da Arragoetako plazan, 19:00etatik aurrera. Interesa daukan eta aurretik izena emon dauan edonor igon ahal izango da oholtzara bertan abestu, jantzan egin, olerkiak errezitau edo norbere interes artistiko eta eszenikoak erakusteko, norberaren pieza original edo artistenak taularatuteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!