MENDIA

Bueltan da Upo Galapan mendi lasterketea

Ager Barragan 2026ko martxoaren 30a

Maiatzaren 1ean Gautxori probea gauez eta 2an proba nagusia goizez egingo dira.

Igazko etenaldiaren ostean, aurten barriro egingo da Upo Galapan. Lamino Kirol Klubak antolatutako Gautxori lasterketea maiatzaren 1ean urtengo da eta sano berezia izango da, gauez eta bekoki-linternakaz korriduko da-ta, 21:30etik aurrera. Ibilbideak bederatzi kilometroko luzekerea eta 500 metroko desnibela daukaz. 

Hurrengo egunean barriz, maiatzaren 2an, 15 kilometroko luzekerea eta 850 metroko desnibela daukozan proba nagusia jokatuko da. Urtekerea goizeko 09:30ean izango da. Gainera, lasterketa bietan izena emonda, deskontua izango dabe korrikalariek.

Izena emoteko epea aprilaren 19ra arte egongo da zabalik rockthesport.com webgunean. Upo Galapanek barriro be aukera parebakoa eskainiko dau mendiaz gozatzeko, kirola eta naturea buztartuz, gauez zein egunez.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!