Txapelketea bikoteka jokatuko da, eta baldintza nagusien artean dago bikotekideetako batek Areatzakoa izan behar dauala. Parte-hartzaileek 16 urtetik gorakoak izan beharko dabe, eta ez da federauta egon behar. Personako 7 euro ordaindu behar dira, 18tik beherakoek 4.
Izena emoteko epea martiaren 31ra arte dago zabalik, eta WhatsApp bidez egin behar da, antolatzaileakaz hartu-emonetan ipinita: Iker (645 713 978) edo Jaime (630 453 036).
Ekimenak Areatzako kirol eta aisialdi eskaintza indartzea dauka helburu, belaunaldi ezberdinen arteko parte-hartzea bultzatuz eta herriko pelota zaletasuna sustatuz.