ERDIBIDEAN

Erdibidean dinamikea bere amaierara heldu da

Ager Barragan 2026ko martxoaren 26a

Zapatu honetan, hilak 28, Laminetxe Gaztetxeak antolatuten dauan Erdibidean dinamikearen bigarren atalari amaierea emongo deutsie binilo-pintxada eta kontzertuagaz.

Korrika dala-ta bihar, hilak 27a, goizean 2513. kilometroa egin ostean, arrastiko 19:00etan Iholdi Beristain-en Ni eta Nitarrak bakarrizketea egongo da ikusgai Laminetxe Gaztetxean.

Zapatuan, hilak 28, arrastiari 18:00etan emongo deutsie hasikerea eskoletako aterpe txikian Mangual binilo pintxadeagaz eta horren ostean, 20:30ean, urtailaren amaieran atzeratu eben Aiert Alberdiren kontzertuak emongo deutso atzen ikutua Erdibidean dinamikearen bigarren atalari.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!