AZOKEA

Ekoizle eta artisauen azoka eguna Areatzan

Erredakzinoa 2026ko martxoaren 12a

Zapatuan, martiaren 14an, goizez egingo da azokea eta eguerdian Areatzako Banda egongo da.

Inguruetako baserritar, ekoizle eta artisauek zitea izango dabe Areatzan martiko bigarren zapatuan egingo dan merkaduan. Postuak 10:30ean zabalduko dira eta 14:00etara arte egongo dira zabalik. Erosleek mota askotako produktuak topau ahal izango ditue. Ekoizleen eskutik gaztaiak, eztia, euskal pastel eta ogiak, garagardaoak, pateak, gildak eta gozoak egongo dira. Artisaulanak be ugariak izango dira, hamar bat postu egongo dira-ta. 

Gorbeialde Landa Garapen alkarteak antolatutako merkaduetan ohiko danez, egindako erosketa bakotxagaz tokiko produktu-loteen zozketan parte hartzeako zenbakiak lortuko dabez erosleek eta gero, zozketea egingo da. 

Azoka eguneko musikea 
Merkadu egunak ez dira erosketak bakarrik egiteko, jaitxoak be badira eta honeek girotuteko, musikeak be bere protagonismoa izango dau Areatzan hilaren 14an. Azokea bera girotuteko, 13:00etan Areatzako Bandak kanta jaia eskainiko dau udaletxeko arkupeetan. Gainera, Arratiako Musika Eskolako abeslarien laguntzea izango dabe, eta ziur bertaratutakoena be. Gauean barriz, Ilentia rock talde zeberioztarrak kontzertua eskainiko dau, 21:00etan Bixer tabernan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!