LAMINETXE

Erdibidean dinamikearen bigarren ataleko lehenengo ekintza

Ager Barragan 2026ko otsailaren 27a

Areatzako Laminetxe Gaztetxearen aurtengo urteko Erdibidean dinamikearen bigarren atalari hasikerea emongo deutsie bihar, hilak 28.

Gaztetxeko asanbladatik adierazo dabenez, bigarren atal honetan herrira urtetea toketan da eta herrian zehar hainbat ekintza dagoz antolatuta. Lehenengoa bihar, hilaren 28an, arrastiko 14:30etik aurrera egingo dabe. Areatzako Harrera etxean batuko dira eta bertara hurbilduten diranek munduko janariak dastatu eta bertan bizi diran familien eta Berriztu zentroko gazteen bizipenak ezetuteko aukerea eukiko dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!