ZUHAITZ EGUNA

Berrehun zugatz landatuko ditue Areatzako herritarrek

Erredakzinoa 2026ko otsailaren 25a

Zezeilaren 28an, zapatua, Zuhaitz Eguna ospatuko dabe Areatzan, Gorostolan, Makalaren txabola inguruan 200 zugatz landatuz eta parte hartuteko izena emoteko atzen eguna gaur da.

Partaideak, ume zein nagusi, eleiza aurrean batuko dira 10:00etan, bertara joateko, eta zugatzak landatu ostean, hamaiketakoa egongo da. Antolatzaileek norberak bere atxurra eroatea eskatzen dabe.

Guztira, 200 zugatz autoktono landatuko dira, batez be haretxak, urkiak eta lizarrak, Larreder pasau eta Makalaren txabolearen inguruan, Gorostolan. Izan be, baso bat bota zan han eta hori beteten saiatzen dabil Udala. Lurra Udalarena da, eta zugatzak Bizkaiko Foru Aldundiak ipiniko ditu; gainera, zuloak be eginda dagoz, BFA arduratu dalako horretaz.

Hamaiketakoa inguruan dagoan etxolan egingo da. Parte hartzeako atzen eguna gaur da, hilak 25, eta izena emoteko formularioa bete behar da esteka honetan: https://labur.eus/ZuhaitzEguna2026.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!