GANBARA FEMINISTA

Ganbara Feministaren aurkezpena egingo dabe Areatzan

Ager Barragan 2026ko otsailaren 19a

Aurten, “Gazteok Arratie antifaxista eta feminista” lelopean, hirugarren Ganbara Feminista ospatuko da martiaren 7an Areatzan eta bihar, hilak 20, arrastiko 17:30ean agerraldi bat egingo dabe ekitaldiaren nondik norakoak publiko egiteko.

Nahiz eta egitarau osoa jakiteko bihar arte itxaron behar dan, Ganbara Feministako antolakuntzatik aurreratu dabenez berbaldiak, tailerrak, bazkaria, manifestazinoa eta beste hainbat ekintza egongo dira. 

Denporea dala-ta, bihar atzen ordura arte ez dabe jakingo aurkezpena herriko zein lekutan egingo dan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!