Atzen denporaldian hainbat aldaketa sufridu dauz Lamino Kriol Klubak eta horregaitik kirol klubaren etorkizunari buruzko batzar orokor hau “garrantzitsua” dala adierazo dabe zuzendaritza barritik.
Hemen, batzarrean landuko diran gaiak eta honen ostean, kopaua be egongo da hurbiltan diranentzat:
· Zuzendaritza barriaren aurkezpena egingo da
· Lege kontuak errepasauko dira eta balantze ekonomikoa egingo da
· Kuoten ordainketa moduak zehaztuko dira
· Urtean zehar egingo diran ekintzak eta kirol klubaren webgune barria aurkeztuko dira
· Lamino Etxearen inaugurazinoari buruz berba egingo da