zinema

Telesail baten errodajea egingo dabe Areatzan

Ager Barragan 2026ko urtarrilaren 22a

Profil askotariko figuranteak behar dira eta lana ordaindua izango da. Smartfiguracion.es-en izena emon eta serieraphael01@gmail.com helbidera mezua bidali daiteke grabazinoan parte hartzeako.

Datorren zezeila eta martia bitartean HBO eta EITBrentzat produzidutako telesail baten errodajea egingo dabe Areatzan, Orozkon (Zubiaur) eta inguruko herrietan. Grabaketarako figuranteak behar dabez, adin eta profil askotarikoak: nerabeak, helduak eta adinekoak.

Proiektua Smart Audiovisual agentziak kudeatuko dau, eta figuranteek sei asteko iraupena izango dauan errodajean parte hartzeako aukerea izango dabe. Lana ordaindua izango da, Artisten Hitzarmen Kolektiboaren arabera, eta Gizarte Segurantzan alta emonda (erretiro-pensinoakaz bateragarria).

Parte hartu gura dabenek lan-kontraturako dokumentazinoa eguneratuta izan beharko dabe, eta derrigorrezkoa izango da www.smartfiguracion.es webgunean izena emotea. Behin erregistroa eginda, mezu elektroniko bat bidali beharko da helbide honetara: serieraphael01@gmail.com.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!