MUSIKEA

Country eta rock doinuek beteko dabe Bixer tabernea

Ager Barragan 2026ko urtarrilaren 16a

Gaur, hilak 16, THE YEE-HAWS talde bilbotarrak eta Foterie talde arratiarrak kontzertua eskainiko dabe Areatzako Bixer tabernan, 21:00etan.

THE YEE-HAWS taldeak bere lehenengo lan luzea argitaratu eban igazko bagilean eta, ordutik, hau bera aurkeztuteko kontzertuetan murgilduta dago. Gaur joten dauan bigarren taldeak, Foteriek, 2019an hasi eban bere bidea eta ordutik hainbat kontzertu jo dabez, batez be Arratian.

Brutal Arratia Records disketxeak antolatu dauan country eta rock kontzertu honen sarrerea dobanekoa da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!