MARRAZKETEA

Uri marrazketa ikastaroa antolatu dau Martin Ortegak

Asier Abrisketa 2026ko urtarrilaren 14a

Akuarelaz eraikinak, kaleak, parkeak eta plazak marraztuteko teknikea ikasi eta hobetutera bideratutako ikastaroan izena emoteko epea zabalik dago.

Martin Ortega Muro Areatzako ilustratzaileak akuarelagaz egindako Urban Sketch ikastaroa emongo dau zezeiletik aurrera Areatzan. “Marrazki eta akuarelaren bitartez, ingurua patxadaz begiratuten ikasiko dogu, ikusten doguna sinplifikatzen eta sorme-prozesuaz gozatuten, iges egin eta kontzentretako momentu moduan”, azalduten dau Ortegak. Talde txikia eratu gura dau ilustratzaileak eta printzipioz -taldean aldatuteko aukerea dago- zezeiletik aurrera martitzenero, 18:00etatik 20:00etara, egingo dira klaseak. Ikastaroak 50 euroko kostua dauka eta material guztia sartzean da barne. Izena 617 332 691 telefonoan edo martin@estudioduende.com helbidean emon daiteke.

Klaseak, eguraldiak ixten dauan bitartean, kalean emongo dira; Areatzako urigunean zein inguruetan. Saioetan ingurua behatu eta enkoadretan, uri marrazketeari aplikautako oinarrizko ikuspegia lantzean, marrazki solte eta adierazkorrak egiten, akuarela teknikak, “bildurrik bako” kolore eta nahasketa errazak erabilten eta gitxiago marraztuta gehiago adierazoten ikasiko da. Bestalde, ikastaroa “eguneroko erritmotik deskonektetako” atxakia bat dala be argitu dau Ortegak eta marrazketea, erlaxatzeko eta arretea eskaintzeko tresna moduan baliatuko da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!