ETXEBIZITZAK

Etxebizitzen egoerea aztertzeko inkestak Areatzan

Erredakzinoa 2026ko urtarrilaren 9a

Areatzako Udalak datozan hilebeteetan etxebizitzeari buruzko inkestak egingo ditu herrian, Torrene Consulting enpresearen bidez. Azterlanaren helburua uriguneko etxebizitzen egoerea zehaztasunez ezetutea eta horrek familien ekonomian dauan eragina aztertzea da.

Inkestak etxebizitzetan bizi diran persona guztiei egingo jakiez, jaube zein maizterrei, baita alokairuan etxebizitzak daukiezan jaubeei be. Udalak herritarren lankidetzea eskatu dau, etorkizunean etxebizitzari lotutako politika eraginkorrak martxan ipini ahal izateko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!