LITERATURA

Liburu Txokoa Areatzako Laminetxe Gaztetxean

Ager Barragan 2025eko abenduaren 29a

Bihar, hilak 30, Arratiako Euskera Taldeak Dena zulo bera zen ipuin liburua landuteko helburuagaz, Liburu Txokoa antolatu dau Areatzako Laminetxe Gaztetxean arrastiko 17:00etatik aurrera.

Esan moduan, txoko honetan Eider Rodriguez idazle, kazetari eta argitaldari oreretarraren Dena zulo bera zen liburua landutea da helburua eta ostean, liburuaren gaineko solasaldia egingo dabe.

Sinopsia:
Zerua argi badago be, arnasa hartutea hain erraza ez dan paisaje bat hedatuten da liburu honetan. Edertasunaren eta heriotzearen igurtzi amaibakoan, bakea ez, egia aitzurtu nahia da protagonista. Laguntasuna eta sensualtasuna ageri dira, olatu artifizialak eta uharteak, doluen aurreko doluak, zorion moderaua, esku batzuk egin ahal dabena baina sekula egingo ez dabena. Inoz baino gorputzago sentiduten dan jentea —haginak, hazia, hazurrak—, eta, tarteka, inoz baino hondakinago, zakarrak eta ametsak, biak, eguzkitara ateraz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!