BERBALDIA

Palestinari buruzko berbaldia Areatzan

Erredakzinoa 2025eko abenduaren 23a

Gaur, hilak 23, martitzena, 19:00etan, Palestinaren egoerea izango da berbabide Areatzan, Areatzako Udalak antolatutako berbaldian. Palestina: aliantzak eta estrategiak genozidioaren aurrean izenburupean, nazinoarteko alkartasun sareek eta tokiko plataformek gaur egun darabilen bideak eta erronkak aztertuko dira.

Hizlariak Gurutze Morado Ibargutxi (Sumud Global Flotilla) eta Reem Dandan (Palestinarekiko Erantzukizuna Plataforma) izango dira. Ekitaldia euskeraz eta gazteleraz egingo da, herritar guztiei irekia, eta Palestinagaz alkartasuna adierazoteko gogoeta eta eztabaidarako gunea eskainiko dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!