SKI URTEKEREA

Zabalik dago Laminok antolatu dauan eski urtekerara joateko izena emoteko epea

Ager Barragan 2025eko abenduaren 17a

Areatzako Lamino Kirol Klubak Candanchura eski urtekerea antolatu dau urtailaren 30etik zezeilaren 1era.

Urtekerearen prezioa 200 eurokoa da 6-11 urte bitartekoentzat, 250 eurokoa nagusi eta Laminoko bazkideak badira eta 280 eurokoa nagusi diranentzat baina bazkide ez diranentzat. Apuntetan diran personek Candanchura joateko autobusa, gau bi pensino erdiko hotel batean, armosua eta afaria barne, eta egun biko forfait eta asegurua eukiko dabez.

Izena emoteko epea zabalik dago eta abenduaren 31era arte egongo da zabalik. Joan gura dauanak hurrengo estekan emon behar dau izena: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScC11SACfm06qZQP7HcVB8C0kt0XZ7VKW9jZvK7YyiAnoy1-g/viewform?usp=dialog.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!