Kanpaina honetan, 600 bonu ipini dira salgai 20 euroko prezioan, dendan 25 euroko balioa izango dabenak. Aliproxen, Andikoa harategian, Gauzak dendan, Arantza Zamalloa botikan, Estankoan, Denda Barri fruta-dendan, + Ke... PAN okindegian, Vade retro ule-apaindegian eta Amaia ule-apaindegian erabili ahal dira bonuok.
Bonodenda kanpainek herriko komertzioa sustatzea daukie helburu. Izan be, herriko komertzio txikiek bizitza emoten deutsie herriari baina gatx daukie uri handietako komertzioen eskaintzeagaz konpetiduteko. Areatzan ez dago merkatari alkarterik momentu honetan baina Udalak daroa aurrera kanpainea, Areatzan egin diran atzen hiru kanpainak lez. Guztira 1.000 bonu aterako ditu Udalak aurten, igaz baino 200 gehiago.