GARAGARDAO DASTAKETEA

Garagardao klasikoen dastaketea Areatzako Bainuetxean abenduaren 12an

Erredakzinoa 2025eko abenduaren 3a

Beerllaro bueltan da garagardao zaleentzako plan bategaz. Abenduaren 12an, 18:30ean, garagardao klasikoen dastaketa egingo dabe, “Eguberri aurreko giroan sartzeako modu ezin hobea” dinoe.

20 euro ordaindu behar dira eta 6 garagardo erdi dastatuko dabez bertaratutakoek: estilo ikonikoen ibilbidea, euren jatorria, berezitasunak eta ezaugarriak ezetuz. Beerllarokoek azalpen laburrak eta gomendio praktikoak emongo ditue, giro atsegin eta hurbilean.

Plaza mugatuak dira eta izen-emotea mezu bidez egin behar da 637 757 335 telefonoan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!