Areatzako Udalak eskuragarri ipini dauz kontratazinorako pleguak. Dokumentazinoa aurkezteko epea zemendiaren 21era artekoa da udaletxean eta 23ra artekoa plataforma bitartez egin ezkero. Zehaztasun eta informazino gehiago Areatzako udaletxean edota helbide honetan topau ahal da. Hileroko errentearen gitxieneko eskaintzea 130 eurokoa izango da lehenengo urtean eta 250 eurokoa bigarrenetik aurrera; argindar, ur, gas, berogailu eta bestelako gastuak kenduta. Tabernea kudeatuteko interesa daukien pertsona edo entidadeek proiektuaren gaineko memoria bat aurkeztu beharko dabe, eta horretan oinarrituko da Areatzako Udala lizitazinorako. Bertan puntuauko dira lokalean egin gura diran barriztapenak, eskainiko diran zerbitzuak eta profesionalen ezaugarriak eta esperientzia.