LAMINETXE GZTX

Areatzan 'Poteo historikoa' Laminetxe Gaztetxearen eskutik

Amaiur Irazabal 2025eko azaroaren 5a

Zapatu honetako eguerdiko 12:30ean hasiko da herrian historia ikasteko antolatu dan poteoa, gaztetxetik.

Areatzako Laminetxe Gaztetxeak hasikerea emon eutsan urri bigarrenean "Erdibidean" dinamikeari. Zemendiaren 8an antolatutako "Poteo historikoa", dinamika barri honen lehenengo ataleko hirugarren ekintzea izango da. Hurrengo ekintzea, Arratiako mugimendu feministako kideakaz egingo dan solasaldia izango da, zemendiaren 22an.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!