Areatzako Udalak, "herria euskalduntzeko asmoz" eta "udalerriko gizarte sektore guztietan euskerearen normalizazinoa helburu hartuta", diruz lagunduko dauz euskerea ikasi edo euskeraz alfabetatu gura diran herritarrak. Beraz, urtean zehar euskerea ikasteko erakunde publiko zein pribadu homologaturen batean ikastaroren bat egin dabenek hilaren 31ra arte eskatu ahal izango dabe dirulaguntzea udaletxean. Udalaren ordenantzan dagoz zerrendatuta baldintza zein aurkeztu beharreko dokumentazinoa.
Laguntzea %100eko izan daiteke beti be gehienez 600 eurokoa bada eta beste erakunderen bateko laguntzea izanez gero, %100erako desbardinatasuna ordainduko dau Areatzako Udalak. Hau C1 mailan matrikulau diran guztientzako zein C2 mailan egon diran langabetuentzako zein gizarte-bazterkeria arriskuan dagozanentzaok izango da. Lanean eta C2 mailan egon diranentzako laguntzea barriz %50ekoa izango da.