laminetxe gztx

Laminetxen Erdibidean ekimenari ekingo deutsee zapatutik aurrera

Asier Abrisketa 2025ko urr. 17a, 16:48

Datozen asteetan herriko eragileak ekarriko ditue gaztetxera eta lehenengo ekintzea bihar eguerdian egingo da, Areatzako Harrera Etxeko Zulay Gilek egingo dau berbaldia.

Areatzako Laminetxe Gaztetxean hil hasieran emon eben oingo kursoan egingo diran ekintzak gorpuztuko dauzan ekimenaren barri: Erdibidean. Aurreko kursoko ebaluaketea egin ostean, gazteek ebatzi eben “gaztetxea herrira eta herria gaztetxera” hurreratzeko dinamika bat martxan ipintea. Holan, herriko eragileakaz alkarlanean, hainbat ekintza antolatuko dabez. Ziklo bi eukiko dauz dinamikeak bata udagoienean da, eta bestea, zezeil-martian.

Lehenengo ekintza zikloa hileon eta zemendian egingo da eta lau ekintza antolatu dira. Lehenengoa zapatuan, hilak 18, egingo da 12:00etan. Areatzako Harrera Etxeko Zulay Gil konbidau dabe eta proiektuaren garrantzia eta funtzionamentua azalduko ditu, Las que no se ven. Tejiendo solidaridades berbaldian.

Hurrengo astegoienean barriz, Olatz Agirremotak, jantza herrikoi tailerra emongo dau 26an, arrastiko 18:00etan. Zemendian, beste ekintza bi egongo dira. Hilaren 8an, 12:30ean, gaztetxetik urtenda herritik poteoa egingo dabe gaztetxekoek, historialari batek herriko historia azaltzen deutsen bitartean. Zemendiaren 22an barriz, Arratiako Mugimendu Feministako kideak hurreratuko dira gaztetxera 18:00etan, euren burrukearen barri emoteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!