artea

Martin Muro ilustratzaileak euskerazko berbak irudikatuteko erronkea ipini dau martxan

Asier Abrisketa 2025ko urr. 6a, 11:37

Inktober, harri eta hitz sormen erronkeagaz hilean zehar eguneko berba baten gaineko marrazkia egin eta sareetan alkarbanatuteko konbitea egin dau.

Areatzan bizi dan Martin Ortega Muro ilustratzaileak Inktober, harri eta hitz sormen erronkea ipini dau martxan hileon. "Historia, poesia eta misterioz betetako 31 berba" aukeratu ditu, hileko egun bakotxerako berba bana eta bere jarraitzaileei zein interesa daukan edonori konbitea egin deutso, berba horreek irudikatu eta sare sozialetan alkarbanatuteko. Bere @martin_duende Instagram kontuan emon dau erronkearen barri eta bertan egiten dau jarraipena, bere marrazkiak zein partaideenak argitaratuta.

Hileko egun bakotxean margoztu beharreko berbak zehaztuta daukaz bere kontuan eta parte-hartzeako egin behar dan gauza bakarra berbok irudikatu eta sare sozialetan alkarbanatutea da, #InktoberHarrietaHitz, #Inktober2025 eta #inktobereuskaldun etiketakaz batera. Gero, berak alkarbanatuko dauz bere sare sozialetan. Momentuz, "oreka", "auskalo", "malko", "sorgina" eta "tantak" berbak irudikatu ditue berak zein jarraitzaileek eta gaurko berbea "erditu" da.

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de Martin Muro | Ilustración (@martin_duende)

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!