Urri bigarrenaren 4an, zapatua, egingo da Areatzako Mendi Martxearen hamabigarren edizinoa. Kirola eta mendia bultzatuteaz gainera, lehenagoko bideak barriro zabaldu eta erabilgarri ipinteko helburua dauka martxa honek eta aurtengorako be, bide barriak zabaldu dira. Hiru martxa egingo dira, 12, 19 eta 27 kilometrokoak. 08:00etan martxa luzea eta ertaina hasiko dira eta laburra, 12 kilometrokoa, beranduago hasiko da, 09:00etan hain zuzen be.
Hiru ibilbideei esker, jente gehiagok dauka aukerea Areatzako lehengo bideak ezetuteko. Aurten barrikuntza moduan izen-emotea egin dan webgunean kamisetea bera bakarrik erosteko aukerea egon da. Igaz 385 lagunek hartu eben parte eta aurtengoan plaza mugatuak ipini ditue; guztira 400 lagun hiru martxetan. Izen-emotea zarratuta dago daborduko.