Areatzako Uparan Jubiladuen eta Pensinodunen Elkarteak urtekera antolatu dau urri bigarrenaren 16rako. Urtekeran Sarako (Lapurdi) kobazuloetako geologia eta mitologia ezetuteko bisita gidatua egingo dabe goizez. Arrastiz ostera, Arizkungo (Nafarroa) Santxotena Museora joango dira, Xabier Santxotenaren izaki mitologikoen gaineko egur-lanakaz betako parkea ikusi eta euskaldun baserriaren zein agoteen gaineko museo etnografikoa bisitetako. Bazkaria Doneztebeko Santamaria jatetxean egingo dabe eguerdian.
Urtekeran parte hartzeako izena emon behar da aldez aurretik eta horretarako aukerea gaur eta bihar, hilak 2 eta 3, egongo da jubiladuen lokalean, 18:00etatik 19:30era. Bazkideentzako prezioa 35 eurokoa da eta bazkide ez diranentzako prezioa, 45 eurokoa. Urtekera egunean autobusa 08:30ean urtengo da eta bueltea 19:00etan egingo dabe.