Urri bigarrenaren 11n, zapatua, ospatuko da aurtengo Areatzako Euskal Jaia egun osoan zehar. Programautako ekintzen artean bazkaria dago, 15:00etan egingo dana, eta daborduko badagoz salgai honetarako txartelak. Areatzako Bainuetxean, Batzokia, Bixer, Eguzki, Hagina eta Ixua tabernetan lortu daitekez txartelok, 22 euroko prezioan.
Menu bi dagoz aukeran: patatak txorizoagaz, oilaskoa garagardao baltz salltsan eta sagar tartea batetik edo garbantzu humusa, txapinoiak berakatzagaz, seitana, gari-zainzuriak piper gorriakaz eta sagar tartea bestetik. Horrezaz gainera, ogia, ura, urteko ardaoa eta kafea be sartzean dira menuan.
Egitaraua
Urri bigarrenak 11, zapatua
- 10:00etan, Nekazaritza eta Artisautza Azokea.
- 12:00etan, Areatzako Bandagaz kantuan eta jantzan.
- 13:00etan, Bizkaiko Gaiteroak.
- 15:00etan, bazkaria.
- 16:30ean, AIKOPEKOgaz kantaldia.
- 20:30ean, berakatz-zopa.
- 22:00etan, erromeria Zutik taldeagaz.