mendia

Areatzako XII. Mendi Martxan izena emoteko atzen egunak

Asier Abrisketa 2025ko ira. 23a, 09:53

Urri bigarrenaren 4an egingo dan hiru ibilbidetako martxarako izen emotea egunera arte egin daiteke rockthesport.com webgunean.

Hamabigarren edizino honetarako izena rockthesport.com webgunean emon daiteke eguenera arte, hilak 25; 23:59ean zarratuko dira inskripzinoak. Aurten be, igaz lez, hiru ibilbide egiteko aukerea egongo da. 08.00etan martxa luzea (27 km ingurukoa) eta ertaina (19 km ingurukoa) hasiko dira eta laburra, 12 kilometrokoa, beranduago hasiko da, 09:00etan hain zuzen be.

Hiru ibilbideei esker, jente gehiagok dauka aukerea Areatzako lehenagoko bideak ezetuteko. Aurten barrikuntza moduan izen-emotea egiten dan webgunean kamisetea bera bakarrik erosteko aukerea egongo da. Igaz 385 lagunek hartu eben parte eta aurtengoan plaza mugatuak ipini ditue; guztira 400 lagun hiru martxetan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!