Bihar, hilak 18, Euskal mitologia berbaldia eskainiko dau Jon Mentxakatorrek Areatzan. Berbaldia Uparan jubiladu eta pensiodunen alkarteak antolatu dau eta honen lokalean egingo da saioa euskeraz, 17:30ean. Jon Mentxakatorre galdakaoztarra Filosofian eta Giza Zientzietan doktoraua da. Antropologia eta mitologiaren inguruan egin ditu hainbat azterketa, kontakizun edo ipuin mitologikoak batu bakarrik ez, honeen zuztarrak eta eragin sozialak be aztertu ditu eta. 2023ko Aita Onaindia bekaren bitartez, Labayru Fundazioagaz eta Zornotzako Udalagaz argitarau ditu Euskal ahozko ipuinak eta lurpeko eremua. Antologia eta azterketa. I eta II liburuak. Azterketa hori izango da berbaldiaren oinarria.