auzoak

Errukiñeko ospakizuna egingo da zapatuan

Asier Abrisketa 2025eko irailaren 11

Eguerdian mezea egingo da Piedadea ermitan eta gero, barauskarria zerbitzauko da bertaratutakoen artean.

Zapatuan, hilak 13, Areatzako Errukiñe baselizan, Piedadea moduan be ezaguna, ospakizun erlijiosoa egingo da. Mezea 12:00etan hasiko da uribildutik Karpora bidean, errekearen aldetik, dagoan ermita txikerrean. Gero, jana eta edana egongo da bertaratutakoen gozamenerako.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!