Eskulanak, Crossfit, Zumba, Spinning, Pilates, Mantenimendu gimnasia 62 urtetik gorakoentzat, Puntua eta kakorratza, Euskal dantzak, Ehoziri lanak, Joskintza, Luzaketak, Yoga eta 12-16 urte bitartekoentzako Dantza modernoa dira aurtengo ikasturterako Areatzako Udalak antolatu dituan ikastaroak. Ikastarook urri bigarrenean hasi eta bagilaren 19ra arte izango dira. Astean ordu eta erdikoek 95 euroko prezioa daukie, ordu bikoek 145 euro eta jantza modernoak 65 euro; euskal jantzen ikastaroa eta mantenimendu gimnasia barriz, doban dira.
Izen-emotea gaur bertan zabaldu da eta inskripzinoa emoteko atzen eguna hilaren 19a da. Hau udaletxean egin daiteke, goizeko 08:00etatik 15:00etara eta astelehenetan 15:30etik 17:30era; edo labur.eus/Areatzaikastaroak estekan. Ordainketea zati bitan egingo da, izena emoterakoan erdia eta abenduan beste erdia; baina eskudirutan ordaintzen dabenek osorik ordaindu behar dabe izena emoterako momentuan.
Eskaintzea
- Eskulanak: astelehenetan 15:00etatik 17:00etara (Kanpol.Art)
- Crossfit: astelehen eta eguaztenetan 18:15etik 19:15era (Mikel Atutxa)
- Zunba: astelehen eta eguaztenetan 19:00etatik 20:00etara (Maialen Labandibar)
- Spinnig: astelehen eta eguaztenetan 19:15etik 20:15era (Arantza de la Fuente)
- Pilates: astelehen eta eguaztenetan 20:00etatik 21:00etara (Celia Zamakona)
- Mantenimendu gimnasia: astelehen eta eguaztenetan 11:45etik 12:45era (Mikel Atutxa)
- Puntua eta kakorratza: martitzenetan 15:00etatik 17:00etara (Kanpol.Art)
- Euskal jantzak: martitzenetan 19:00etatik 20:30era (Mikel Urriz)
- Ehoziri lanak: eguenetan 15:00etatik 17:00etara (Kanpol.Art)
- Joskintza: eguenetan 17:00etatik 19:00etara (Encarni Vicente)
- Luzaketak: eguenetan 18:00etatik 19:30era (Arantza de la Fuente)
- Yoga: eguenetan 19:00etatik 20:30era (Esti Basante)
- 12-16 urte bitartekoentzako jantza modernoa: eguaztenetan 18:00etatik 19:00etara (Maialen Labandibar)