Areatzan egoitzea daukan Gorbeako Gurutzea Athletic Club Peñak urtero-urtero antolatuten dau taldekide eta Athletic zaleen jaia eta urtengo edizinoa, urri lehenengoaren 6an izango da, zapatua. Gorbeiara igokerea, bazkideei omenaldia, Pagomakurren bazkaria eta Areatzan kontzertua egingo dira egun horretan, urtero lez. Kide batzuk aurreko egunean igoko dira Arrabako aterpera umeakaz eta bertatik batuko dira zapatuan igoten diranakaz.
Zapatu goizeko hitzordua 09:00etan da, Areatzako frontoian eta bertatik antolatuko da jentea Pagomakurrera joan eta kurutzeraino ibilten hasteko. Kurutzean talde argazkia atera eta beherantza egingo dabe, 14:30ean Pagomakurren aurreko urteetan hildako bazkideei omenaldia egiteko. Hau amaituta sagardotegi erako bazkaria zerbitzauko da Pagomakurren bertan. Arrasti partean barriz, Areatzara bajatuko dira parte-hartzaileak. Izan be, 20:00etan Aizu! talde madrildarrak eskainiko dau kontzertua plazan, Kortatu talde mitikoaren kantak joten dituan taldea.
Bazkaria Pagomakurren
Pagomakurren egingo dan sagardotegi erako bazkaria Trikitxotx catering enpreseak eroango dau eta edonor apuntau daiteke. Horretarako, aldez aurretik emon daiteke izena 691 529 748 (Iker) telefonoan eta gaur, hilak 3, da inskripzinoa egiteko atzen eguna.