Arratiako Udalen Mankomunitateak (AUM), Galdakao, Usansolo eta Amorebieta-Etxanoko Udalakaz batera, herriko jaietako egun nagusietan, gaueko autobus zerbitzua dauka martxan uda guztian zehar. Arratia, Zornotza, Usansolo eta Galdakaoko gazteek, kotxea hartu beharrean, autobusa erabili dagien.
Zerbitzua bagilaren 7an hasi zan, Igorreko jaietan, eta zemendiaren 29ra arte, Usansoloko San Andres jaiak izan arte hain zuzen be, egongo da martxan.