HERRI KIROLAK

Areatzako jaietako herri kirolen erakusketea

Ager Barragan 2025ko abu. 21a, 10:38

Argazkia: Elcorreo.com // Lobo Altuna

Domekan, hilaren 24an, herri kirolen erakusketea antolatu dabe herriko plazan. Zitea 12:30ean izango da eta Jon Urutxurtu egongo da aurkezle lanetan.

Modalidade bi egongo dira ikusgai, azkorea eta harri-jasotea, hain zuzen be. Lehenengo modalidadean lau azkolarik hartuko dabe parte: Irati Astondoa zeanuriztar eta arratiar bakarrak; Ugaitz Mugertza, mutrikuarrak; Eneko Otaño beizamarrak eta Mendaroko Uxue Ansorregik.

Bigarren modalidadean, harri-jasotean barriz, kirolari bik hartuko dabe parte; Naroa Arruti zarauztarrak eta Goizeder Abendibar mallabiarrak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!