IZEN-EMOTEAK

Areatzako jaietako ekintzetan parte hartzeako izena emoteko azken egunak

Ager Barragan 2025ko abu. 20a, 12:33

Jaiak gero hurrago daukiez billaroztarrek eta astean zehar egongo diran ekitaldi eta ekintza desbardinetan izena emoteko epeak amaituten dabiz.

Amaituten dan lehenengo epea nagusien playback-ean parte hartzeako izen-emotea da, gaur amaituten da eta parte hartu gura dauanak datuak Aintzira Etxebarriari emon beharko deutsaz 94 673 90 10 telefonora deituta.

Barikuan, hilaren 22an, jaietako olinpiadetan parte hartzeako izena emoteko epea amaituten da eta zapatuan, hilaren 23an, umeen playback-ean parte hartzeako epea. Umeen playback-ean partu hartu gura dauanak Saioa Agirreri emon beharko deutsaz datuak 625 707 831 telefonoan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!