18:00etan hasiko dira eta gazteen eta nagusien partiduak ikusteko aukerea egongo da. Gazteetan lau arratiarrek jokatuko dabe, Andoni Iturbek, Igotz Atutxagaz egingo dau bat Liher Beobide eta Aitzol Meaberen aurka. Nagusietan barriz, arratiar bakarra egongo da kantxan. Mikel Aurrekoetxea pelotari lemoaztarrak, Alegiako Aratz Irazustabarrenagaz jokatuko dau, Astigarragako Eñaut Lizeaga eta Alkizako Julen Urruzolan aurka.