ATHLETIC-EKO PEÑA

Areatzako Athletic-eko Peñak urri lehenengoaren 6an egingo dau Gorbeia igokerea

Iñigo Irua 2025ko abu. 19a, 11:55

Gorbeiara igokerea, bazkideei omenaldia, Pagomakurren bazkaria eta Areatzan kontzertua egingo dira.

Athleticzaleen Gorbeako Gurutzeak urtero antolatuten dau jaia eta aurtengoa urri lehenengoaren 6an izango da. Aurreko egunean umeakaz igongo dabe Arrabako aterpetxera kide batzuk. Goiza Gorbeiako kurutzera igoten pasauko dabe futbolzaleek bertan argazkia aterateko. Bajatukeran hildako bazkideei omenaldia egingo deutsee Pagomakurren eta bertan bazkalduko dabe. Iluntzeko 20:00etan barriz, Areatzako Plazan batuko da jentea Madrildik datorren eta Kortatu talde mitikoaren kantuak joten dituan Aizu!ren kontzertuaz gozatzeko.

Bazkarian parte-hartzeako urri lehenengoaren 3ra arte, 691 529 748 (Iker) telefonoan egin daiteke izen-emotea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!