Zapatu eguerdian Kanpol.Art eskulan taldeak txupina bota ostean, beste urte batez, txotxongiloak, erraldoiak, buruhandiak, Areatzako Banda, suak eta zelan ez, Danborradaren kalejirak izango dira protagonista jaietan.
Hemen jaietako egitaraua:
Abuztuak 23, zapatua
14:00etan, txupinazoa Kanpol.Art-en eskutik. Jarraian, txotxongilo, erraldoi eta buruhandiak, Areatzako Txistulariak, Areatzako Banda eta Bizkaiko Gaiteroak.
18:00etan, Elektrokela elektrotxarangea.
20:00etan, Salbe herrikoia: Hilarion Eslavaren Salve Regina eleizan.
22:30ean, XXX. Playback Lehiaketea.
00:00etan, erromeria Altxa Porru taldeagaz.
Abuztuak 24, domekea
06:00retan, mortero jaurtiketea.
11:30ean, txistularien kalejirea.
12:00etan, meza nagusia.
12:30ean, herri kirolak.
13:30ean, Tabernen Arteko Pintxo Lehiaketea (txartelak 16:00etan batuko dira).
14:00etan, kalejirea Kilometrokantu taldeagaz.
18:00etan, eskupelota partiduak.
21:30ean, Ameriketatik Euskal Herrira kontzertua Areatzako Banda eta Ainara Ortegagaz.
23:30ean, presoen eskubideen aldeko txosneak antolatuta txokolatea.
Abuztuak 25, astelehena
12:30ean, arimen aldeko mezea.
13:30ean, belaunaldiarteko agurra.
14:00etan, hirugarren adinekoentzako kopaua eta musikea.
16:00etan, Briska Txapelketea.
16:30ean, pala partiduak.
19:00etan, belaunaldiarteko jantza saioa (jauziak). Erronka herrikoia. Kittu taldea.
21:00etan, Chuchin Ibañez y Los Charros mariatxi taldea.
Abuztuak 26, martitzena
11:30ean, puzgarriak.
13:00etan, bits jaia.
18:00etan, umeen playback-a.
20:00etan, Xaibor.
Abuztuak 27, eguaztena
14:30ean, Makailao Txapelketako aurkezpena.
16:30ean, Tute Txapelketea.
18:30ean, Rally Umoristikoa.
22:00etan, kontzertuak Laminetxe Gaztetxean.
Abuztuak 28, eguena
13:00etan, Igel Txapelketea.
16:00etan, Mus Txapelketea.
20:00etan, Tortilla Txapelketako aurkezpena.
21:00etan, afari herrikoia.
22:00etan, bingoa eta karaokea. Gero, DJ Gose ta Sue.
Abuztuak 29, barikua
14:30ean, Paella Lehiaketako aurkezpena.
18:00etan, Olinpiadak.
20:00etan, Sakatu elektrotxarangea.
22:30ean, Alarma Morea eta Arene 6 taldeen kontzertuak. Gero, DJ Feli.
Abuztuak 30, zapatua
12:00etan, Xake Txapelketea.
18:00etan, Danborrada Txikiren kalejirea.
22:30ean, Areatzako Bandaren, Danborradaren eta kuadrillen kalejirea eta su artifizialak.
00:00etan, erromeria Mugi Panderoa taldeagaz.
02:00etan, Areatzako Danborradaren bigarren bueltea. Jarraian, erromeria Mugi Panderoa taldeagaz.
Gero, jaien agurra Kanpol.Art-en eskutik.